Borrar
Nagore Alkortak eta Mikel Odriozolak hitz batzuk egin zituzten auzotarren aurrean. E.A.

Azpeitia

Auzo lokala inauguratuta, prest dira Nuarben Trinidade jaiak ospatzeko

Jende ugari bildu zen ostegunean auzoan bilgune berriaren ateak zabaltzeko Nagore Alkorta eta Mikel Odriozolaren presentziarekin

Eli Aizpuru

Azpeitia

Viernes, 13 de junio 2025, 20:28

Auzotar ugari bildu zen ostiral arratsaldean Nuarben Azpeitiko Udalak bertan egin berri duen auzo lokala inauguratzeko. Nagore Alkorta alkatea eta Mikel Odriozola zinegotzia izan ziren irekiera ekitaldian. Hitz batzuk egin zituzten aurrena, atarian. Alkateak lokal baten beharra azpimarratu zuen «auzotarren topagune» bihurtzeko. Mikel Odriozolak hartu zuen gero hitza eta esker ona adierazi zien gerturatutakoei. Auzo txikiak «biziberritzeko» beharrezkotzat jo zituen halako bilguneak eta bereziki azpimarratu zuen Nuarben auzo-elkarte bat sortu izana. «Horrek balio dezala auzoa indartzeko. Elkartuta eta dinamika berri bat abiatuz ea auzoa indartzen den», esan zuen.

Nuarbeko ezaugarri nagusiak bereganatu ditu auzo lokalak, hala nola, nekazaritza, otargintza eta sokatira. Lokalera sartu baino lehen agerian geratu dira hiru ezaugarriak. Udane Juaristi 'Udatxo' artista azkoitiarra arduratu da mural baten bidez auzoko izaera nabarmentzeaz eta bertara gerturatzen denak emakume baserritar bat, otargintzan ari den gizonezko bat eta hiru sokatiralari ikusiko ditu mural koloretsu eta adierazgarrian.

Auzoko emakume adinekoena eta gazteena izan ziren lokala inauguratzeko arduradunak. Behin barruan, gerturatutakoek luntx batez gozatzeko aukera izan zuten.

123 metro koadroko gela eta sukaldea ditu espazioak eta 40.000 euroko aurrekontua izan dute lanek.

Honenbestez festen zain geratu dira nuarbetarrak. Trinidade jaiak ospatuko dituzte asteburuan eta egitarau oparoa prestatu du bertako Jai Batzordeak.

Trinidate jaiak

Larunbat honetan hasiko dira Trinidade jaiak ,16:30ean, txupinazoarekin. Ondoren, 17:00etatik 19:00etara sokamuturra izango da, eta 19:30ean kantujira poteo alai bat egingo da. Eguneko egitaraua 20:30ean egingo den herri afari jendetsuarekin eta 23:00etan hasiko den kontzertuarekin osatuko da.

Igandean, 12:00etan gazteen pilota partida jokatuko da, eta 13:00etan Jose Mari Orbegozo Dantzaki dantza eskolaren emanaldiaz gozatu ahal izango da, luntx batekin lagunduta. Arratsaldean, 17:00etatik 19:00etara puzgarriak izango dira txikienentzat, eta 18:00etatik 19:00etara mago baten ikuskizuna eskainiko da. Afal aurretik eta ondoren, trikitilariek girotuko dute herria erromeriarekin.

Astelehenean, 17:00etan, umeentzako jolasak, tailerrak eta txokolatada izango dira. Jaiak amaitzeko, 21:30ean trikitilariekin erromeria egingo da, datorren urtera arte jaiak agurtuz.

Autobusak

Nuarbera, sokamuturrera joateko autobusak antolatuko ditu udalak: 16:30ean abiatuko da Azpeitiko anbulatorioaren aurretik, eta 19:30ean izango da itzulerakoa Nuarben.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Auzo lokala inauguratuta, prest dira Nuarben Trinidade jaiak ospatzeko

Auzo lokala inauguratuta, prest dira Nuarben Trinidade jaiak ospatzeko