Borrar
Maite Urteaga del Eulen Nuuk levanta los brazos en la meta. JIRA BIRA

Zarautz

Maite Urteagak V. Gipuzkoako Itzulia eta Gipuzkoako Txapelketa irabazi ditu

Eulen Nuuk taldeko txirrindulari zumaiarrak maila ikusgarria erakutsi du asteburuan

Martes, 27 de mayo 2025, 20:13

Ostiraletik igandera ospatu da V. Gipuzkoako Itzulia hiru lasterketetan banatuta, Urnieta, Ordizia eta Elgoibarren. Eulen Nuuk taldeak emaitza bikainak lortu ditu, bereziki Maite Urteagaren eskutik.

Zumaiarrak Urnietako erlojupekoan lortu zeun emaitza okerrena, hamaikagarren izan zen 1,8 kilometroko saioaren bukaeran. Bigarren egunean, larunbata, Ordizian, garaipena lortu zuen helmugan bakarrik sartuta eta bide batez Gipuzkoako Txapelketa irabazten zuen. 59,2 kilometroko luzera eta Abaltzisketako mendate gainditu ondoren.

Garaipen honekin Itzuliko sailkapen orokorrean lehen postura igo zen eta mendiko sailkapenean ere bera zen nagusi.

Igandean, nesken V. edizioaren azken etapa lehiatzen zen, Elgoibar-Elgoibar, 88,9 kilometroko luzerarekin. 19 segundo zituen Maitek alde Claudia Sanchez bigarren sailkatuarekiko eta 22 hirugarren zegoen Alba Codony-rekin alderatuz. Etapa Laia Puigdefabregas-ek irabazi zuen eta helmugan beste hiru lehenengoak elkarrekin sartzen ziren, denbora berean, irabazlearengandik 7 segundotara.

Urteagak beraz, Gipuzkoako Itzulia irabazi zuen eta azken egunean lortutako puntuekin, baita Mendiko Saria ere. Taldekako sailkapenean Eulen 4. izan da.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Maite Urteagak V. Gipuzkoako Itzulia eta Gipuzkoako Txapelketa irabazi ditu

Maite Urteagak V. Gipuzkoako Itzulia eta Gipuzkoako Txapelketa irabazi ditu